Nahi Dugun Herria zerrendak jakinarazten dautzue auzoen arteko autobus joan jinkari bat antolatuko duela martxoaren 15 ean goizeko 9 etatik arratsaldeko 2ak arte.
Oraingo Herriko Kontseiluak hitz emana zuen bere azken kanpainan bainan ez du sekulan gauzatu ! Larunbat goizeko ekintzak, proiektu egingarri bat dela eta lehentasun eta nahikeri arazo bat baizik ez dela Herriko Etxearen gandik erakutsiko du !
Donapetria – Hiribarnea ibilbide (Donapetria auzoko autobus geltokian)
Iguzkian – Hiribarnea ibilbide (Hil herriaren sartzearen ondoan)
Kanbo behera – Hiribarnea ibilbide (Lorategi publikoko autobus geltokian)
Marienia – Hiribarnea ibilbide (Berhartia karrikako autobus geltokitik)
Bixta eder Kanpina – Hiribarnea ibilbide (kanpinako biribilgunean)
Herri barnean, Nahi Dugun Herria mahain bat instalatuko dugu Prentsa saltegiberriaren ondoan.
Auzo bakoitzaren geltokian tenoreak eta afitxak ikusgai izanen dira.