Normal 0 21 false false false FR X-NONE X-NONE /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:"Tableau Normal"; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; mso-style-parent:""; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:none; mso-hyphenate:none; text-autospace:ideograph-other; font-size:12.0pt; font-family:"Times New Roman","serif"; mso-bidi-font-family:"Lucida Sans"; mso-font-kerning:1.5pt; mso-fareast-language:ZH-CN; mso-bidi-language:HI;} Nola bozkatu ahalordeen bidez?
Nor hautatu mandatari gisa?
Mandatariak zurekiko duen behar bakarra morala da eta ez duzu hunen kontrolatzeko manerarik izango gutun azalean ezarriko duelarik boletina. Orduan beharrezkoa da hautatzea konfiantzazko pertsona bat. Kontsideratzen baduzu zure hurbileko edonork ezin duela ekimen hori bete zuretzako, orduan, hurbil zintezke interesatzen zaituen alderdiaz eta honen militante batekin loturan ezar. Honek zuretzat bozkatzen ahalko luke zure ber herrian bozkatzen badu. Kasu, hautesle batek bi ahalorde baizik ezin ditu eraman bozka egunean- bat baizik Frantzian izan daiteke.
Nora joan behar naiz ?
Ahalorde baten egiteko mandatua eskatzen duena baizik joan daiteke honen egitera (bere nortasun agiriarekin) baina segurtatu behar da ordezkatuko duen pertsonaren izen osoa baduela (bere izen guziekin), bere sorteguna eta sorlekua. Ondotik osoki bete behar da paper arros bat joanez komisaldegi batera (edonongoa, ez bere auzokoa beharrez), jendarmeri batera (edonon), bere herriari edo lantegiari lotua den auzitegira.
Ez dudatu deitzera jakiteko zein diren idekitze orduak eta are gehiago ze ordutan egiten dituzten ahalordeak. Betetzean oso adi izan behar da edozein marradurak dokumentua ezeztatzen baitu… eta dena berriz hasteko izango da! Bestalde posible da dokumentua betetzea aurretik linean den Cerfa imprimakia telekargatuz baina instrukzioak kasu handiz segitu behar dira inprimatu aitzin.