Skip to content

KARGUTAN DEN TALDEAREN BILANA :

Kanbok betonatzen du, Kanbok eraikitzen du alta…

  • Biztanlegoa apaltzen doa (- 100 biztanle azken erroldan)
  • Erakasle postuak galtzea aurreikusten da
  • Kanboar batzuek ez dute lortzen beren herrian plantatzen
  • Kudeaketa sanoa aldarrikatzen dute, baina oraindik ere auzo batzuk ahantziak dira (bide fundituak, haurren joko gunerik ez,…)
  • Herriko lurrak salduak dira, kanboarren interesaren kontra eta promotore eta gahiengoko hautetsi batzuen faboretan
  • Klientelismoa instituzionalizatua izan da aberatsenen faboretan.

Itzuli bakarrean jokatuko da Martxoaren 15ean BOZKA NAHI DUGUN HERRIA

Argitxu Hiriart Urrutyren hautagaien zerrenda hautatzea, horixe da :

  • Kargutan den taldeak erabaki duen Marieniako lautadaren urbanisazioa gelditzea eta laborantxa lurrak babestea THP aldatuz : herriak erabakitzen du, Elkargoak baieztatzen du.
  • Hobestea denentzat hala nola gazteentzat eskuragarri diren etxebizitzak
  • Politika sozial sendoa bideratzea (herri mutuela, elkartasun txartela,..) nehor ez dadin bide bazterrean egon
  • Gazteen galderei arreta berezia ematea ( PIJ, lanbide, formakuntza, festak,..)
  • Lehentasun osoa ematea ekologiaren aldeko ekimenei eta urgentzia klimatikoari ( mugikortasuna, euri uren erabiltzea, zero phyto, xahuketen kontrako lanak,…)
  • Euskal Hirigune Elkargoa bezalako instituzioetan gure presentzia eta eragite lanak indartzea, kanboarren interesak defenditzeko
  • Kanbon bizi den auzapez bat, gardentasunean eta konzertazioan lan eginen duen talde batez inguraturik, Kanbo kudeatzeko molde berri bat bideratuko duena.

Bozkatzeko nortasun agiri bat derrigorrezkoa da Hautetsi karta aholkatua