Ostiak sareak mobilizazio egun batetarat deitzen du uztailaren 15ean. Hona zoin diren egun horren aldarrikapenak :
Lurra eta etxebizitzari buruzko espekulazioa salatzeko.
Lurraren artifizializazioa errefusatu eta bere hazkurri funtzioa defenditzeko.
Etxebizitzak lehentasunez eta nagusiki klase herrikoientzat eraiki behar direla ozenki aldarrikatzeko.
Iparraldeko herriko eta Elkargoko hautetsiei, lurra eta etxebizitza merkatu legeetatik babesteko eskutan dituzten edo sor ditzaketen tresna guziak balia ditzaten exijitzeko.
Karia hortarat, elgarratze bat antolatua da Marienian uztailaren 15ean goizeko 11etan.
Espekulazioaren kontra lurraren defentsan
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena bermatzeko. Gune hau erabiltzen jarraitzen baduzu, horrekin konforme zaudela suposatuko dugu. -
Nous utilisons des cookies pour vous garantir la meilleure expérience sur notre site Web. Si vous continuez à utiliser ce site, nous supposerons que vous en êtes satisfait.
ados - okPribatutasun politika - Politique de confidentialité