LUR GAINEKO MEATZE PROIEKTUAREN KONTRA Ihardets dezagun
Submine sozietateak urre eta mota bereko gaien Miatzeko Baimen Esklusiboa galdegina du. Esplorazio eta ustiatze eremu hori, anitz elkarte eta profesionalek laborantza arduratsu baten bidean jarria dute. Ingurumena zaintzen, lehengai berriztagarri eta iraunkorrak erabiltzen dituen laborantza; sare biologikoan edota kalitatezko ekoizpenak eginez, hala nola, Ossau Irati eta Ezpeletako Biperra sormarkekin.
Ainhoa Kanbo Ezpeleta Haltsu Itsasu Jatsu Larresoro Senpere Sara Zuraide Uztaritze
Meatzea, berez, ekaia lurretik ateratzen duen jarduera da eta ondorioz plantatzen den eremua suntsitzen du. Horrez gain, epe motz edota ertaineko ustiatzea izanik ere, laborantza lurrak bahitzen ditu, ur baliabideetan eta igurumenean ondorio latzak utziz. Izan ere, urrearen biltzeko, tratamendu mekaniko edota kimiko konplexuak behar dira baita gaitzeko ur kantite handiak ere. Kutsadura arriskuak handiak dira ! 2004an hetsi zuten Aude departamenduko Salsigneko meatzeak egin makur handiak agerikoak dira oraino.
Proiektu horrek kalte eginen dio gure lurraldeari, haren ingurumenari, ekonomiari eta laborantzan hartu duen
Elkarrekin mugi gaitezen