Skip to content

MARIENIAKO ORDOKIA DEFENDA DEZAGUN

Kanboko Herriko Etxeak bere PLU-a aldatu du 2018 Marieniako ordokiaren parte bat eremu eraikigarri bilaka arazteko. Gisa hortan, bere jabeak lur hori prezio haundienean saltzeko aukera emanez (3 milioi eurotan). Bouygues Immobilier paradaz baliatu da eta kario balioko duten etxebizitzak eraiki nahi ditu. Etxebizitza sozialak ere eraikiak izanen dira.

Ez gira etxebizitzaren kontra, eta oraindik gutiago etxebizitza sozialen kontra. Bainan etxeak eraikitzen ahal dira laborantxako lurretatik kanpo. Proposamenak baditugu.
Laborantxako lurrak azkarki tipitu dira Euskal Herrian. Zaindu behar ditugu Herri honetako biztanleen hazteko bizirik den laborantxa bat behar dugulako.

Horrenbestez, proiektu horren kontra gira erabat. Afera auzitegian ezarria izan da, bainan arras ongi badakigu mobilizazio azkar batek baizik ez dituela Bouygues eta Herriko Etxea gibelerat egin araziko.
Beraz Marieniako proiektuaren kontrako manifestaldi bat antolatzen dugu Kanbon abenduaren 4ean goizeko 10:30etan. Abiatzea Marieniatik, Herriko Etxerat buruz.

Marienia