KARGUTAN DEN TALDEAREN BILANA :
Kanbok betonatzen du, Kanbok eraikitzen du alta…
- Biztanlegoa apaltzen doa (- 100 biztanle azken erroldan)
- Erakasle postuak galtzea aurreikusten da
- Kanboar batzuek ez dute lortzen beren herrian plantatzen
- Kudeaketa sanoa aldarrikatzen dute, baina oraindik ere auzo batzuk ahantziak dira (bide fundituak, haurren joko gunerik ez,…)
- Herriko lurrak salduak dira, kanboarren interesaren kontra eta promotore eta gahiengoko hautetsi batzuen faboretan
- Klientelismoa instituzionalizatua izan da aberatsenen faboretan.
Itzuli bakarrean jokatuko da Martxoaren 15ean BOZKA NAHI DUGUN HERRIA
Argitxu Hiriart Urrutyren hautagaien zerrenda hautatzea, horixe da :
- Kargutan den taldeak erabaki duen Marieniako lautadaren urbanisazioa gelditzea eta laborantxa lurrak babestea THP aldatuz : herriak erabakitzen du, Elkargoak baieztatzen du.
- Hobestea denentzat hala nola gazteentzat eskuragarri diren etxebizitzak
- Politika sozial sendoa bideratzea (herri mutuela, elkartasun txartela,..) nehor ez dadin bide bazterrean egon
- Gazteen galderei arreta berezia ematea ( PIJ, lanbide, formakuntza, festak,..)
- Lehentasun osoa ematea ekologiaren aldeko ekimenei eta urgentzia klimatikoari ( mugikortasuna, euri uren erabiltzea, zero phyto, xahuketen kontrako lanak,…)
- Euskal Hirigune Elkargoa bezalako instituzioetan gure presentzia eta eragite lanak indartzea, kanboarren interesak defenditzeko
- Kanbon bizi den auzapez bat, gardentasunean eta konzertazioan lan eginen duen talde batez inguraturik, Kanbo kudeatzeko molde berri bat bideratuko duena.
Bozkatzeko nortasun agiri bat derrigorrezkoa da Hautetsi karta aholkatua