Elkartasuna
Gure herria, ekonomia eta elkarte biziari esker, besteak beste, dinamikoa da. Indar hori azkartu nahi dugu, zuekin, herri biziagoa, batuagoa eta pizgarriagoa eraiki nahi dugu, elkar ezagutzeko gogoa emanen diguna, ekimenei begira interesa piztuko diguna, eta erabakietan parte hartzeko grina piztuko diguna. Hirigintza, elgarrekin bizitzeko antolaketa-tresna gisa ulertzen dugu.
Hirigintza
Etxebizitza mailan, nahikari handiko politika bat abiatu nahi dugu, beti ere gizarte aniztasuna zainduz, proiektu guzietan garraio eta mugikortasuna kondutan hartuz eta bizi baldintza onak segurtatzeko beharrezkoak diren egokipenei eta ekipamenduei pentsatuz. Zinezko herri proiektu bat eraiki nahi du, ikuspegi globala garatuz, epe luzera beti : gaurko erabakiek biharko Kanbo marraztuko baitute.
Bakea
Azken urte hauetan, sozial, politiko, sindikal edo elkarte arloko eragile ainitz lanean ari da Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konpontzeko bideak jorratzen, bake prozesurako elkarrizketa eremuak idekitzen. Dinamika horren barne kokatzen dugu gure burua eta zentzu honetan euskal preso politikoen askatzearen alde lan eginen dugu.