Gaur Nahi Dugun Herria taldeak berri triste bat helarazi nahi dautzue. Pantxo Michelena gure taldeko kidea eta herriko etxeko hautetsia zendu da.
Pantxo Kanboko militante aberzale historiko bat zen bai eta urte askotan Kanboko eskola publikoko errienta izan da. Erretreta hartua zuen bainan oraindik biziki aktiboa izaiten segitu du behar zen leku guzietan esku kolpe bat emanez: presoen alde, euskararen alde etab… Azken urte hauetan parte hartu zuen Kanboko lehen zerrenda abertzalearen muntaketan eta 2014ean hautatua izan da herriko kontseilari gisa.
Bainan Kanbotik kanpo ere segitzen zuen lanean Lapurdi 1609 elkartean lagunduz eta pasa den urteko Sarako kabalkadaren idazleetariko bat izan da. Orain hasten den legabiltzarreko kanpainan ere buru belarri sartua ginuen Pantxo. Hots militante akitu ezin eta umore paregabeko lagun bat dugu galdu !
Bere familiari gure dolumin sakonenak helarazi nahi dizkiogu.
Agur eta ohore Pantxo.